Trikitixa kontzeptua, haien artean ezberdinak diren gauzak definitzeko erabiltzen da. Batzuen ustez, Trikitixa dantza mota bat da, beste batzuentzat musika estilo bat. Hala ere, gaur egun hitz hau soinu diatonikoari erreferentzia egiteko erabiltzen dugu. Bizkaian, Trikitixa kontzeptua erabiltzen da duela 20 urtetik soilik, izan ere lehen Filarmonikea hitza erabiltzen zen. Hitz hau Italiatik dator, “fisarmonoche” hitzetik bereziki.
Perez Urrazaren iritziz, Trikitixa Soinua eta Panderoak eratzen duten bikotea da. Mari Beltran, berriz, terminoaren etimologian zentratu zen: Trikitixa hitza onomatopeia bat da eta ez dagokio trikitixa tresnari, baizik eta, panderoa jotzean ateratzen den soinuari (trikti-trikiti-trikiti … ).
Betidanik, Trikitixa erlazionatu dugu dantzarekin (bikoteka zein banaka). Dantzari dagokionez, trikitixarekin egiten diren dantza gehienak, fandango eta arin arina dira, hala ere baltsa ere dantzatzen da trikitixarekin lagunduta.
Azken urte hauetan zehar, hainbat trikitilari bikote ezagutu ditugu (Alaitz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Tapia eta Leturia …), izan ere, musika tresna hau panderoarekin lotura zuzena du. Duela urte asko, emakumeak ziren batez ere panderoa jotzen zutenak, eta haien artean oso ohitura bitxia zuten: panderoa jotzen zuten emakume batzuk haien mutilagunen irudia “marrazten” zuten tresna honekin musika eginez.
Hala ere, gaur egun beste musika tresna asko bezala, trikitixa modernizatu da. Izan ere, hainbat musika taldek trikitixa erabiltzen dute haien abesti modernoak jotzeko. Hala nola: Trikizio, Esne Beltza, Gose … Horretaz aparte, beste hainbat talde eta musikari daude folk tradizionala eredu modernoagoekin nahasten dutela, esate baterako: Kepa Junkera, Kherau eta beste hainbat erromeria gehiago.
Gehiago jakin nahi baduzu musika tresna honen inguruan egin "klik" irudi honetan
No hay comentarios:
Publicar un comentario