Urtero bezala urriaren bigarren astean, Barakaldoko Bagatza auzoko jai herrikoiak hasi ziren. Eta urtero bezala, jai hauek auzoko komertzioek eta auzokideek emandako diruari esker egin ziren, izan ere, Udaletxeak ez du inolako diru-laguntzarik ematen jai hauek burutzeko. Baina arazo guztien gainetik, aurten ere Peruzikin eta Marizikin auzo honetako kaleak kolorez betetzen eta jendearen aurpegietan irribarreak marrazten ibili dira.
Urriaren 13tik 16ra egon diren jaiak, azken urteetako jaiekin konparatuta, jende gehiago parte hartu du: kaleak jendez gainezka zeuden, auzoko lagun talde batzuk jaietarako ekintzak prestatzen lagundu dute eta Jai Batzordeak proposatutako ekintzetan parte hartze handia egon da.