Lizentzia Creative Commons
Blog hau , Koldo Plazas -en lizentzia baten menpe dago: Creative Commons Reconocimiento 3.0 Unported.

2011-10-28

Bagatzako jaiak 2011!!

Urtero bezala urriaren bigarren astean, Barakaldoko Bagatza auzoko jai herrikoiak hasi ziren. Eta urtero bezala, jai hauek auzoko komertzioek eta auzokideek emandako diruari esker egin ziren, izan ere, Udaletxeak ez du inolako diru-laguntzarik ematen jai hauek burutzeko. Baina arazo guztien gainetik, aurten ere Peruzikin eta Marizikin auzo honetako kaleak kolorez betetzen eta jendearen aurpegietan irribarreak marrazten ibili dira.

Urriaren 13tik 16ra egon diren jaiak, azken urteetako jaiekin konparatuta, jende gehiago parte hartu du: kaleak jendez gainezka zeuden, auzoko lagun talde batzuk jaietarako ekintzak prestatzen lagundu dute eta Jai Batzordeak proposatutako ekintzetan parte hartze handia egon da. 



 Bagatzako jaiak urriaren 13an (osteguna) egondako txupinarekin hasi ziren, eta hurrengo igandera arte (urriak 16) iraun zuten. Asteburu osoan zehar ekintza mordoa eskaini zen Bagatza auzoko lagunei. Egun guztietan umeentzat txikitxokoak egon ziren: hanka-palu  tailerrak egon ziren Kuttun hanka-palu taldearen eskutik; gaztelu puzgarriak Ainara Aisialdi Taldearen eskutik; Sasiburu Euskara Taldea bere ipuin-kontalariak bidali zituen Bagatza auzora umeak ipuin eta kontakizunekin alaitzeko. Horretaz aparte, asteburu osoan zehar, auzoa musikaz eta giro alaiaz betea zegoen, hori lortzeko hainbat fanfarrea eta musika taldeak kaleetan zehar jendea dantzarazten ibili ziren. Horretaz aparte, larunbat gauean Maskarrada taldea Bagatzako tabernetan zehar dantzatzen egon zen.

Informazio gehiago lortu nahi baduzu Bagatza auzoko jaiei buruz, egin "klik" irudi honetan:



No hay comentarios: