Urtero bezala Urria heltzen denean, Gallartako herrira Sagardo eguna egoten da.
Gallarta musikaz eta giro alaiaz betetzen da. Gurasoak haien seme-alabekin, zahar, nagusi nahiz gazteen koadrilak, musikariak, dantzariak, artisauak eta abar luze bat Gallartan dagoen jaialdian parte hartzen dute.
Aurtengo jaialdia urriaren lehenengo larunbatean izan zen, urriaren 1ean, alegia. Eguneko egitaraua beste urteetako egitarauen antzekoa izan da:
-Goizeko 11etan kalejira erraldoi bat atera zen Gallartako herri osotik musika tresnen notekin herri osoa alaitzeko.Kalejiran, hainbat musika talde eta fanfarrea parte hartu zuten, haien artean Barakaldoko TRIKIZULO taldea eta Muskizeko JARRAITZEN DUGU txistu taldea.
Musikariak egoteaz gain, zanpantzarrak eta erraldoiak egon dira ere.
- Kalejira, Dolores Ibarruri institutuaren aurrean dagoen plazan amaitu zen. Plazan bertan,gaztelu puzgarriak zeuden, eta artisau azoka zegoen.Bertan, Sagardoa egiteko metodo tradizionala ikusteko aukera zegoen.
- Arratsaldean Euskal Herri Kirola erakustaldia egon zen. Hau amitzean, txalaparta kontzertua egon zen, hainbat txalapartari taldeek egina.
- Jarraian, ARRABOTS erromeria ikusleak dantzatzea eragin zuen. Horren ostean, KHERAU folk taldeak egunari amaiera eman zion.
No hay comentarios:
Publicar un comentario