Bertsoak herriko festen ezinbesteko osagai bihurtu dira, giroa suspertzen apartak baitira bertsolariak haien kantu inprobisatuak eginez. Aldiz, mingaina astintzen duten beste batzuk, “rapeatzaileak”, azken urteetan izugarrizko arrakasta izaten ari dira Eukal Herrian. Orain, bertsoak eta rapa elkarrekin egiteko saiakerak egiten hasi dira. Biak ez baitaude elkarrengandik uste bezain urrun !
“Bat-batean, esaten badigute, Txirrita eta Lazkao Txiki uste baino hurbilago daudela Bronxeko beltz gazte hip-hopzale batengandik, harridura keinuz hartuko dugu albistea.” Diote Gaztezulo aldizkariko kazetariek. Baina egia esan, egia da bertsoa eta rapa antzekotasun handiak dituztela. Hori dela eta, azkeneko bolada honetan, lehen aipatu dudan bezala, bertsoa eta rapa elkartzeko saiakerak egiten ari dira hainbat herriko jaietan.
Gaztezulo aldizkariaak Zarauzko Antoniano ikastetxeko Imanol Epekde irakasleari egindako albistean, honako hau esan zuen: "Eskola orduetatik kanpo, euskarara hurbildu nahi genituen DBHko ikasleak; izan ere, eskolatik at nahiko giro erdalduna egoten da. Ikasle horiek erakartzeko, interesgarria iruditu zitzaigun bertsolaritza erabiltzea…” “Ni rapzalea naiz inoiz, eskolan Txirritaren bertsoak kantatzen ari ginela, ikasleei esaten nien bertso haiek rapeatu zitezkeela”. Horrela, irakasle Zarauztar honek bere ikasleekin Bertso Hop Kluba sortu zuen eta antzezlan bat prestatu zuen horren inguruan.
Gaztezuloren albistea horrela jarraitzen du:
Dena dela, bat-bateko jardunak ez du oraindik indar handiegirik euskal rapean. Jon Eyherabidek berak, konparazio baterako, onartu egin digu bera ez dela momentuan asmatzeko gauza. "Baina bertsolari on batek ongi egingo lukeela uste dut". Selekta Kolektiboko Iñaki Arrizabalagak antzeko ustea dauka: "Bertsolari onak rapeatzaile onak izango lirateke. Gainera, bertsolaritza zailagoa da rapa baino. Rapean erritmoa dago, baina neurriak ez dira zurrunak. Bertsolariek, aldiz, doinua jakin behar dute, eta neurri zehatzari atxiki".
Zein da bertsolarien iritzia honetaz ? "Beharbada, bertsotan ari den batentzako, tentagarria izan daiteke rapeatzen hastea. Eminemen pelikula ikusi eta gero, ni eta nire lagunak saiatu ginen horretan, erdi txantxetan. Baina, egia esan, lotsa pixka bat ematen du, eta ez dut uste oholtza gainera aterako nintzatekeenik halako zerbait egitera". Zarauzko Antonianetako Imanol Epeldek, berriz, raperako harrobi ezin hobea igartzen du bertsolaritzan: "Hemen egundoko materiala eta jendea dago urrezko letrak egiteko, eta erabili beharko lirateke".
Errimaz, erritmoaz eta bat-batekotasunaz gain, bertsoak eta rapak badaukate azpimarratzeko moduko beste ezaugarri komun bat, askoren iritziz: kronika soziala egiteko tresna dira, kritika zorrotza barne. "Izan ere, rapa hortik dator berez. Oso musika erradikala izan da, iraultzailea", dio Iñaki Arrizabalagak.
MAKek eta Selekta Kolektiboak, euskarazko hip-hop talde biek, filosofia horri eutsi eta egunero inguruan ikusten dutena kritikatzen dute euren kantetan. "Beharrezkoa da", MAKeko Jon Eyherabideren berbetan. AEBetan, berriz, ezaugarri hori ahultzen ari da, antza. AEBtan kritikak oraindik bizirik dirau, baina bestelako gaiak ere jorratzen dira, eta gero eta gehiago gainera. Ai, rapa… zer hintzen eta non hago!
Hona hemen Euskal Herriko bi herriko Gaztetxeetan egindako Bertso- rap saioaren bideoak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario