Lizentzia Creative Commons
Blog hau , Koldo Plazas -en lizentzia baten menpe dago: Creative Commons Reconocimiento 3.0 Unported.

2011-12-21

Revolta Permanent taldea Sut&Blai programan!!

  Revolta Permanent taldea, duela urte gutxi sortu zen Euskal Rap talde bat da. Taldeko partaideak Barakaldokoak dira, eta herri horretako ekitaldi eta jaietan jotzen hasi ziren (Gazte Egunak, Auzoetako nahiz herriko jaietan, hainbat musika ekitaldietan eta abar.). Talde gazte honek, hainbat bideo eta videoclip grabatu dituzte (haien myspace-an zintzilik daude).

  Urte honetan, Gipuzkoako “Kilometroak” ikastolen jaialdian Barakaldoko talde honek aukera izan zuen kontzertu bat egiteko. Hori dela eta, jaialdiko antolatzaileek bi aukera eman zieten; alde batetik dirua ordaintzea, edo videoklip bat grabateko behar zuten laguntza osoa jasotzea. Beraz, Revolta Permanent taldeak videoklip bat egitea aukeratu zuten. Bideoa egiteko, taldekoek KANTUKA abestia egin zuten:







 Horren ondorioz, Eitb-ko Sut&Blai telebista programan agertzeko aukera izan zuten. Horregatik, telebista programa horren kazetariek Rap taldearen kideak diren Iker Aginaga eta Iker Villa-ri elkarrizketa egin zieten. Kazetari hauek, musikarien institutura joan ziren elkarrizketa egiteko asmoz.

Elkarrizketa horren emaitza honako hau izan zen (ikusteko egin “klik” honako irudian):

No hay comentarios: