Lizentzia Creative Commons
Blog hau , Koldo Plazas -en lizentzia baten menpe dago: Creative Commons Reconocimiento 3.0 Unported.

2011-12-09

Euskal Hip Hop

Azkeneko urteetan, euskal rapa izugarrizko garrantzia hartu du, batez ere gazte guztien artean. 1960. Urtean sortutako mugimendu afroamerikarra (“hip hop”a alegia), Euskal Herrian ere indarra izan du. Nahiz eta gure herrira beranduago heldu den, euskal “hip hop”-a indarra hartuz doa egunez-egun.
Gero eta pertsona gehiago ausartzen dira mikrofonoa hartzera eta euskarazko errimak sortzera DJ batek egindako erritmoa jarraituz. Hala ere, kontuan izan behar dugu euskal rapa (bertsolaritzaren moduan) egiteko izugarrizko gaitasuna behar dela, inprobisazioa, irudimena, hizkuntza ondo menperatzea eta abar luze bat.


Gaur egun, Euskal Herriko herrietako jaietan oso normala da euskal rap kontzertuak ikustea, horretaz aparte, herri bazkarietako bazkalostetan rap ekitaldiak gero eta ohikoago da. Batzuetan, “raperoak” eta bertsolariak elkarrekin diharduten dute errimekin abestiak eginez.
Musika talde asko daude musika mota hau abesten dutenak: Indarrap (Araba), %100 Gourmet (Gipuzkoa), MAK (Lapurdi), Selektah Kolektiboa … aipagarria da, ezkerraldeko bi taldek disko berria argitaratu dutela azken hilabete honetan Durangoko Azokan saltzeko helburuarekin. Talde hauek “Norte Apatxe” eta Barakaldoko “121 Krew” dira. Azken hau, Esne Beltzak talde famatuarekin hainbat kontzertuetan jo zuten.





121Krew
                                                 



No hay comentarios: