Pasaden hilabetean (azaroan) musikari guztientzat oso garrantzitsua den eguna egon zen. Azaroaren 22an Zezili Deuna izan zen, musikaren patroia alegia. Jarraian, http://musikaz.wordpress.com/ web-gunetik Zezili Deunaren inguruko informazioa jarriko dizuet santu honen inguruko kondaira:
Azaroaren 22an Zezili donaren eguna ospatzen dugu, musikarien patroia.
Gutxi dakigu Zezili Doneri buruz; egia esan, ez dago argi existitu zen ala ez , eta are gehiago, ez dugu ulertzen gure patroi izendatzearen arrazoia.
Tradizioaren arabera, Zezili Done III.mendean bizi zen Erromako familia noble eta nagusi batean. Garai hartako ohiturak zirela eta, nobleziaren gazte batekin fedatu zuten, Valeriano deitutakoa.
Zezilia, kristautasunean hesitutakoa, ez zegoen ados eta bi baldintza jarri zituen honekin ezkontzeko:
1. Valerianok bere kastitate-botoa errespetatu
2. Bere burua kristautasunera bihurtu behar zuen.
Ezkontzaren ospakizunaren egunean, musika tresnak jotzen zituzten bitartean, Zeziliak Jainkoarengana joan zen abesteko laguntza eskatzen. Horri esker, Valerianok bi baldintzak bete zituen.
Denbora pasa ostean, hilda izatera kondenatu zuten eta kristau martirioa jasan zuten. Hori zela eta, Zezilia Santu izendatu zuten eta Musikarien patroitzat hartu zen.
Beraz, urtero data hau hurbiltzen denean herri guztietan musikarekin zerikusia duten elkarteek (musika eskolak, dantza taldeak, koro taldeak … ) hainbat ekintza burutzen dituzte: kalejirak, kantaldiak, kontzertuak eta abar. Egun hau kaleetara musika jotzera irteteko beste aitzakia bat da. Herri askotako kaleak musika eta giro onez josita egon ziren Zezili Deuna egunaren aurreko astean zehar eta bereziki, abenduaren 22an.
Barakaldon ere, hainbat ekintza antolatu ziren musikaren inguruan herriko musika elkarteen eskutik. Jai honen inguruan herri honetan egon zen programa ikusi nahi baduzue egin “klik” honako argazkian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario