Euskal Herriko Disko eta Liburu azokarik handi eta garrantzitsuena Durangon abenduko lehen egunetan dagoena da. Azoka hau, euskal herritar guztiontzat sortuta dago, batez ere, euskalgintzan dihardutenen elkarguneentzat. Azoka honi esker, elkargune hauek irabazi ekonomikoak lortzeaz gain, haien lana eta produktuak ezagutzera emateko aukera izaten dute.
Urtero, abenduaren lehen asteetan, Euskal Herri osoan lan egiten duten argitaletxe nahiz elkarteak batzen dira azokan, berrikuntzak nahiz beste urteetako disko eta liburuak salgai jartzeko. Horrez gain, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoia da, euskara bultzatzea helburu duelarik. Gainera, jai nagusi bat da pertsona gazte nahiz nagusientzat. Izan ere, azoka dagoen egunetan zehar sarritan hainbat ekitaldi eta kontzertu egoten dira, beti ere euskara sustatzeko helburuarekin.
Guzti horretaz aparte, aurtengo azokan teknologia berriek haien esparrua izango dute ere. Izan ere, azkeneko urteetan gertatutako garapen teknologiko azkarrak oso eragin handia izan du kulturaren hedapenean, beraz Durangoko Azoka garapen horren aurrean bere erantzukizuna du.
Hona hemen, Durangoko azokaren HISTORIAri buruz www.wikipedia.org web-gunetik ateratako hainbat datu:
1965eko azaroaren 1ean lehen edizioa antolatu zuten, Andra Mariko arkupean, oraindik Francoren diktadurapean. 19 argitaletxek hartu zuten parte. Lehenengo edizioa Gerediaga Elkarteak antolatu zuen. Euren esanetan "Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea" zen. Ondoren urtero antolatu zen Andra Mariko elizpean 1967an ezik, elizaren konponketa lanak zirela eta ez zela ospatu. Lehenengo urtean 100.000 pezetako aurrekontua izan zuen. 1966an 680 liburu eta 179 disko saldu ziren eta 1969an 870 liburu eta 138 disko izan ziren.
1974an Merkatu Plazan kokatu zen lehenengo aldiz geroz eta jende gehiago biltzen zelako eta Gobernadore Zibilak arazoak jarri zituelako horretarako. Bertan mantendu zen 1996ra arte. 1980an abenduan egiten hasi zen.
1992an Argizaiola saria ematea erabaki zen eta 1996an merkatua utzi eta karpa erraldoi batera igaro zen. Hala ere, hori tenporala izan zen 2003an Landako Erakustazoka inauguratu baitzen. Azokak jada leku finko bat du eta euskal kulturaren barnean data garrantzitsua da.
2007an Lehen aldiz 42. Durangoko Azokaren kartela aukeratzeko lehiaketa egin zuten. Kartelaren irabazlea Igotz Ziarreta(deabruk.com studioa) izan zen "Jantzi Euskara" leloarekin sortutako kartelarekin
Urtero bezala, GEREDIAGA elkarteak antolatu egin du azoka famatu hau. Aurten, abenduaren 4an hasi eta 8an bukatuko da. Egun horietan zehar, hainbat ekitaldi eta kontzertu egongo dira Azokan bertan eta Durangoko beste hainbat gune publiko nahiz pribatuetan. I
Informazio gehiago lortzeko egin “klik” irudi honetan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario