Gabonak laster hasiko dira, eta urtero bezala Olentzero izeneko pertsonaia abenduaren 24an, gauean, Euskal Herriko ume guztien etxera joango da opariak banatzera. Olentzero izaki mitologiko bat da, eta izaki mitologiko guztien antzera, hainbat kondaira ezberdin dago bere inguruan. Pertsonaia hau, artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da. hala ere, kostaldean arrantzale ofiziokoa bezala ageri da.
Kondaira bat dioenez, Olentzero Euskal Herriko mendietan bizi zen “Jentil” bat zen. Honek Belenera joan zen Jesus gurtzera eta Euskal Herrira bueltatu zen berria zabaltzera.
Beste kondaira bat dio, Olentzero mendietan bizi zen ikazkin bat zela. Garai horretan, Euskal Herriko biztanleek ez zuten sua ezagutzen, eta negua zetorrenean, herriko jendea hotz handia jasan behar izaten zuten. Baina abenduaren 24ko gauean, Olentzero bere etxe ondoko herri batera jaitsi zen sua eramatera. Jarraian, herriz herri joan zen sua leku guztietara eramatera, bere asto Prontziorekin lagunduta.
Beste hainbat kondaira gehiago dago pertsonaia honen inguruan, esate baterako blog honetan beste kondaira ezberdin bat aurkituko duzue:
Beraz, oraindik ez dakigu zehazki zein den Olentzeroren benetako istorioa, baina dakiguna, abenduaren 24an Olentzero gure etxeetara opariak banatzera datorrela da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario