Lizentzia Creative Commons
Blog hau , Koldo Plazas -en lizentzia baten menpe dago: Creative Commons Reconocimiento 3.0 Unported.

2011-10-28

Bagatzako jaiak 2011!!

Urtero bezala urriaren bigarren astean, Barakaldoko Bagatza auzoko jai herrikoiak hasi ziren. Eta urtero bezala, jai hauek auzoko komertzioek eta auzokideek emandako diruari esker egin ziren, izan ere, Udaletxeak ez du inolako diru-laguntzarik ematen jai hauek burutzeko. Baina arazo guztien gainetik, aurten ere Peruzikin eta Marizikin auzo honetako kaleak kolorez betetzen eta jendearen aurpegietan irribarreak marrazten ibili dira.

Urriaren 13tik 16ra egon diren jaiak, azken urteetako jaiekin konparatuta, jende gehiago parte hartu du: kaleak jendez gainezka zeuden, auzoko lagun talde batzuk jaietarako ekintzak prestatzen lagundu dute eta Jai Batzordeak proposatutako ekintzetan parte hartze handia egon da. 


2011-10-21

"Musika Tresnen Hastapenak" liburua

Hala Dzipo Euskal Musika Tresnen Eskolako irakasleek, musikaren oinarrizko ezagutzak biltzen dituen liburu bat argitaratu dute. “Musika Tresnen Hastapenak” liburua, Lehen Hezkuntzako umeentzat dago bideratuta, batez ere 1.eta 2. zikloko ikasleak erabiltzeko dago egina, hala ere, 3. ziklokoek ere erabil dezakete.

Liburu honetan, musika lantzeko hainbat ariketa ezberdin planteatzen ditu. Liburua erostearekin batera, CD- Roma dago ariketak ordenagailuan egin ahal izateko. Kapituluetan dago banatuta, eta kapitulu bakoitzak, euskal musika tresna jakin bat lantzen du hala nola, Trikitixa, Panderoa, Alboka, Txalaparta eta abar. Kapitulu hauek, musika tresnen argazkiak dituzte, umeek ikus dezaten nolakoak diren eta uler dezaten nola jotzen diren.

Liburu honi buruz informazio gehiago lortu nahi baduzu klikatu  argazki honetan:


  

2011-10-14

Gallartako Sagardo eguna

Urtero bezala Urria heltzen denean, Gallartako herrira Sagardo eguna egoten da.
Gallarta musikaz eta giro alaiaz betetzen da. Gurasoak haien seme-alabekin, zahar, nagusi nahiz gazteen  koadrilak, musikariak, dantzariak, artisauak eta abar luze bat  Gallartan dagoen jaialdian parte hartzen dute.

Aurtengo jaialdia urriaren lehenengo larunbatean izan zen, urriaren 1ean, alegia. Eguneko egitaraua beste urteetako egitarauen antzekoa izan da:


-Goizeko 11etan kalejira erraldoi bat atera zen Gallartako herri osotik musika  tresnen notekin herri osoa alaitzeko.Kalejiran, hainbat musika talde eta fanfarrea  parte hartu zuten, haien artean Barakaldoko TRIKIZULO taldea eta Muskizeko JARRAITZEN DUGU txistu taldea.
Musikariak egoteaz gain, zanpantzarrak eta erraldoiak egon dira ere.


- Kalejira, Dolores Ibarruri institutuaren aurrean dagoen plazan amaitu zen. Plazan bertan,gaztelu puzgarriak zeuden, eta artisau azoka zegoen.Bertan, Sagardoa egiteko metodo tradizionala ikusteko aukera zegoen.





2011-09-30

Hala Dzipo Musika Eskola

Musika gustoko duzuen guztioi interesatzen zaizuen informazioa zuen esku jarriko dut:

  Barakaldon, euskal musika  tresnak jotzen ikasteko eskola dago. Eskola honetan tresna tradizionalak jotzeaz aparte (triktixa, txistu, alboka, dultzaina...) beste tresna motak jotzen ikasteko aukera duzue (kitarra, baxu elektrikoa, biolina, pianoa...). Guzti horretaz aparte, musika eta kantu klaseak, informatika musikala klaseak, euskal dantza tradizionalak ikasteko klaseak eta abar luze bat eskaitzen da ere.

 Eskola hau, 1.989. urtean sortu zen, euskal folklorea ezagutu, zabaldu, berreskuratu eta aberastu helburu zuela. Hala Dzipo eskola, musika klaseak emateaz gain, eskolak duen eginbeharreko nagusienetarikoa, musika kalera eramatea da. Horretarako, data konkretuetan (gabonak, ihauteriak...) kalejirak egiten dira; Barakaldoko eta auzoetako (San Bizente, Bagatza...) jaietan parte hartzen du; noizean behin auzotik triki poteoak edo kalejirak egiten dira...

Informazio gehiago jaso nahi baduzu eskola honen inguruan, hemen duzu eskolako web orrialdearen link-a: