Lizentzia Creative Commons
Blog hau , Koldo Plazas -en lizentzia baten menpe dago: Creative Commons Reconocimiento 3.0 Unported.

2011-12-21

Revolta Permanent taldea Sut&Blai programan!!

  Revolta Permanent taldea, duela urte gutxi sortu zen Euskal Rap talde bat da. Taldeko partaideak Barakaldokoak dira, eta herri horretako ekitaldi eta jaietan jotzen hasi ziren (Gazte Egunak, Auzoetako nahiz herriko jaietan, hainbat musika ekitaldietan eta abar.). Talde gazte honek, hainbat bideo eta videoclip grabatu dituzte (haien myspace-an zintzilik daude).

  Urte honetan, Gipuzkoako “Kilometroak” ikastolen jaialdian Barakaldoko talde honek aukera izan zuen kontzertu bat egiteko. Hori dela eta, jaialdiko antolatzaileek bi aukera eman zieten; alde batetik dirua ordaintzea, edo videoklip bat grabateko behar zuten laguntza osoa jasotzea. Beraz, Revolta Permanent taldeak videoklip bat egitea aukeratu zuten. Bideoa egiteko, taldekoek KANTUKA abestia egin zuten:

2011-12-20

Euskal Musika

Hona hemen nik egindako euskal musikaren inguruko Power Point bat. Lan hau klase aurrean aurkezpen bat egiteko erabili nuen.

Espero dut zuen gustokoa izatea.

Bertsolaritza eta Rapa nahas daiteke?

 Bertsoak herriko festen ezinbesteko osagai bihurtu dira, giroa suspertzen apartak baitira bertsolariak haien kantu inprobisatuak eginez. Aldiz, mingaina astintzen duten beste batzuk, “rapeatzaileak”, azken urteetan izugarrizko arrakasta izaten ari dira Eukal Herrian. Orain, bertsoak eta rapa elkarrekin egiteko saiakerak egiten hasi dira. Biak ez baitaude elkarrengandik uste bezain urrun !      

  “Bat-batean, esaten badigute, Txirrita eta Lazkao Txiki uste baino hurbilago daudela Bronxeko beltz gazte hip-hopzale batengandik, harridura keinuz hartuko dugu albistea.” Diote Gaztezulo aldizkariko kazetariek. Baina egia esan, egia da bertsoa eta rapa antzekotasun handiak dituztela. Hori dela eta, azkeneko bolada honetan, lehen aipatu dudan bezala, bertsoa eta rapa elkartzeko saiakerak egiten ari dira hainbat herriko jaietan.

Olentzero laster etorriko da!!

  Gabonak laster hasiko dira, eta urtero bezala Olentzero izeneko pertsonaia abenduaren 24an, gauean, Euskal Herriko ume guztien etxera joango da opariak banatzera. Olentzero izaki mitologiko bat da, eta izaki mitologiko guztien antzera, hainbat kondaira ezberdin dago bere inguruan. Pertsonaia hau, artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da. hala ere, kostaldean arrantzale ofiziokoa bezala ageri da.
  Kondaira bat  dioenez, Olentzero Euskal Herriko mendietan bizi zen “Jentil” bat zen. Honek Belenera joan zen Jesus gurtzera eta Euskal Herrira bueltatu zen berria zabaltzera.
  Beste kondaira bat dio, Olentzero mendietan bizi zen ikazkin bat zela. Garai horretan, Euskal Herriko biztanleek ez zuten sua ezagutzen, eta negua zetorrenean, herriko jendea hotz handia jasan behar izaten zuten. Baina abenduaren 24ko gauean, Olentzero bere etxe ondoko herri batera jaitsi zen sua eramatera. Jarraian, herriz herri joan zen sua leku guztietara eramatera, bere asto Prontziorekin lagunduta.
  Beste hainbat kondaira gehiago dago pertsonaia honen inguruan, esate baterako blog honetan beste kondaira ezberdin bat aurkituko duzue:
Beraz, oraindik ez dakigu zehazki zein den Olentzeroren benetako istorioa, baina dakiguna, abenduaren 24an Olentzero gure etxeetara opariak banatzera datorrela da.  



2011-12-09

Euskal Hip Hop

Azkeneko urteetan, euskal rapa izugarrizko garrantzia hartu du, batez ere gazte guztien artean. 1960. Urtean sortutako mugimendu afroamerikarra (“hip hop”a alegia), Euskal Herrian ere indarra izan du. Nahiz eta gure herrira beranduago heldu den, euskal “hip hop”-a indarra hartuz doa egunez-egun.
Gero eta pertsona gehiago ausartzen dira mikrofonoa hartzera eta euskarazko errimak sortzera DJ batek egindako erritmoa jarraituz. Hala ere, kontuan izan behar dugu euskal rapa (bertsolaritzaren moduan) egiteko izugarrizko gaitasuna behar dela, inprobisazioa, irudimena, hizkuntza ondo menperatzea eta abar luze bat.

Durangoko Azoka ALTERNATIBOA

Guztiok ezagutzen dugun Euskal Liburu eta Disko Azokaz aparte, urtero beste motatako helburu nahiz produktuak dituen Azoka Alternatibo ez-komertziala antolatzen dute Durangoko Gaztetxeko kideek. Azoka honek, ez dauka helburu ekonomikorik, baizik eta kulturaren hedapenaren helburua soilik. Prezioek "I.V.A."rik ez dute. Produktu batzuk fotokopien edo CDak grabatzearen balioagatik saltzen dira. Beraz, azoka honetan dauden produktuak oso merke saltzen dira,  inork irabazi ekonomiko ederrik izan ez dezan.
Hainbat pertsona gerturatu dira Durangoko Gaztetxeko azoka alternatibora. Bertan 100daka liburuxka eta aldizkari, dezenaka liburu, beste 100daka mordo bat CD, binilo eta k7 aurkitu ahal izan ditugu. Produktu hauek euskaraz nahiz gaztelaniaz daude eta hauetariko asko oso gai polemikoei buruzkoak dira (animalien askapena, anarkia, beganismoa, lapurreta, autonomoak, umeen kartzelak, errepresioa... ).  Kaxa polit eta estalki dotorea duten "opariak" ematen ez duten pertsonak egon dira Durangoko Alde Zaharreko karpan. Antolatzaileak diruzale eta irabazi asmorik gabeko pertsona aktiboak dira.
Azoka ez-komertzial hau antolatutako kontzertu, nahiz ekitaldi kulturalak (antzerkia, malabareak …) politika berdina jarraitzen dute.
Hona hemen azokaren hainbat argazki eta pasaden urteko egitaraua (aurtengoa oraindik ez dago interneten eskegita). 

2011-12-02

Durangoko Euskal Liburu eta disko Azoka.

Euskal Herriko Disko eta Liburu azokarik handi eta garrantzitsuena Durangon abenduko lehen egunetan dagoena da. Azoka hau, euskal herritar guztiontzat sortuta dago, batez ere, euskalgintzan dihardutenen elkarguneentzat. Azoka honi esker, elkargune hauek irabazi ekonomikoak lortzeaz gain, haien lana eta produktuak ezagutzera emateko aukera izaten dute.
Urtero, abenduaren lehen asteetan, Euskal Herri osoan lan egiten duten argitaletxe nahiz elkarteak batzen dira azokan, berrikuntzak nahiz beste urteetako disko eta liburuak salgai jartzeko. Horrez gain, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoia da, euskara bultzatzea helburu duelarik. Gainera, jai nagusi bat da pertsona gazte nahiz nagusientzat. Izan ere, azoka dagoen egunetan zehar sarritan hainbat ekitaldi eta kontzertu egoten dira, beti ere euskara sustatzeko helburuarekin. 

Guzti horretaz aparte, aurtengo azokan teknologia berriek haien esparrua izango dute ere. Izan ere, azkeneko urteetan gertatutako garapen teknologiko azkarrak oso eragin handia izan du kulturaren hedapenean, beraz Durangoko Azoka garapen horren aurrean bere erantzukizuna du.
Hona hemen, Durangoko azokaren HISTORIAri buruz www.wikipedia.org web-gunetik ateratako hainbat datu:

Musikari guztiei!


    Pasaden hilabetean (azaroan) musikari guztientzat oso garrantzitsua den eguna egon zen. Azaroaren 22an Zezili Deuna izan zen, musikaren patroia alegia. Jarraian, http://musikaz.wordpress.com/ web-gunetik Zezili Deunaren inguruko informazioa jarriko dizuet santu honen inguruko kondaira:
Azaroaren 22an Zezili donaren eguna ospatzen dugu, musikarien patroia.
Gutxi dakigu Zezili Doneri buruz; egia esan, ez dago argi existitu zen ala ez , eta are gehiago, ez dugu ulertzen gure patroi izendatzearen arrazoia.
         Tradizioaren arabera, Zezili Done III.mendean bizi zen Erromako familia noble eta nagusi batean. Garai hartako ohiturak zirela eta, nobleziaren gazte batekin fedatu zuten, Valeriano deitutakoa.
Zezilia, kristautasunean hesitutakoa, ez zegoen ados eta bi baldintza jarri zituen honekin ezkontzeko:
1. Valerianok bere kastitate-botoa errespetatu
2. Bere burua kristautasunera bihurtu behar zuen.

Ezkontzaren ospakizunaren egunean, musika tresnak jotzen zituzten bitartean, Zeziliak Jainkoarengana joan zen abesteko laguntza eskatzen. Horri esker, Valerianok bi baldintzak bete zituen.
          Denbora pasa ostean, hilda izatera kondenatu zuten eta kristau martirioa jasan zuten. Hori zela eta, Zezilia Santu izendatu zuten eta Musikarien patroitzat hartu zen.

2011-11-11

Beste blogetik ateratakoa.

Klase-kide baten blog honetan jorratzen diren gaiak, lotura handia daukate nire blogean dauden berri eta artikuluekin. Lortu dudan artikulu hau, MUSIKA L.H blogetik (http://musika-gurekin.blogspot.com/) atera dut. Blog honetan, musikaren eta hezkuntzaren inguruko informazioa bilatu daiteke. Blog honen sarrera hau, Musika Tresnei buruzkoa da. Musika Tresnak jotzeko moduaren arabera daude sailkatuta (haizezkoak, harizkoak, perkusioa … ). Sarrera hau baliogarria da Lehen Hezkuntzako umeek musika tresna ezberdinak ezagutu eta sailkatzen jakiteko.
Horretaz aparte, sarreran bertan bi “Power Point” daude zintzilikatuak. Power Point horietan, gaiarekin lotuta dagoen informazio osagarria dago.

 

2011-11-04

TRIKITIXA.

Trikitixa kontzeptua, haien artean ezberdinak diren gauzak definitzeko erabiltzen da. Batzuen ustez, Trikitixa dantza mota bat da, beste batzuentzat musika estilo bat. Hala ere, gaur egun hitz hau soinu diatonikoari erreferentzia egiteko erabiltzen dugu. Bizkaian, Trikitixa kontzeptua erabiltzen da duela 20 urtetik soilik, izan ere lehen Filarmonikea hitza erabiltzen zen. Hitz hau Italiatik dator, “fisarmonoche” hitzetik bereziki.

Perez Urrazaren iritziz, Trikitixa Soinua eta Panderoak eratzen duten bikotea da. Mari Beltran, berriz, terminoaren etimologian zentratu zen: Trikitixa hitza onomatopeia bat da eta ez dagokio trikitixa tresnari, baizik eta, panderoa jotzean ateratzen den soinuari (trikti-trikiti-trikiti … ).
            Betidanik, Trikitixa erlazionatu dugu dantzarekin (bikoteka zein banaka). Dantzari dagokionez, trikitixarekin egiten diren dantza gehienak, fandango eta arin arina dira, hala ere baltsa ere dantzatzen da trikitixarekin lagunduta.
             
            Azken urte hauetan zehar, hainbat trikitilari bikote ezagutu ditugu (Alaitz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Tapia eta Leturia …), izan ere, musika tresna hau panderoarekin lotura zuzena du. Duela urte asko, emakumeak ziren batez ere panderoa jotzen zutenak, eta haien artean oso ohitura bitxia zuten: panderoa jotzen zuten emakume batzuk haien mutilagunen irudia “marrazten” zuten tresna honekin musika eginez.

IKT-n lortutako gaitasunak

  Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen dekretuetan agertzen diren hezkuntzaren oinarrizko gaitasunen  arteko konparazioa. Oinarrizko konpetentziei egindako konparazioa, gure irakasgaiarekin lotutako gaitasunetan zentratu gara mapa kontzeptual hau eginez:


2011-10-28

Bagatzako jaiak 2011!!

Urtero bezala urriaren bigarren astean, Barakaldoko Bagatza auzoko jai herrikoiak hasi ziren. Eta urtero bezala, jai hauek auzoko komertzioek eta auzokideek emandako diruari esker egin ziren, izan ere, Udaletxeak ez du inolako diru-laguntzarik ematen jai hauek burutzeko. Baina arazo guztien gainetik, aurten ere Peruzikin eta Marizikin auzo honetako kaleak kolorez betetzen eta jendearen aurpegietan irribarreak marrazten ibili dira.

Urriaren 13tik 16ra egon diren jaiak, azken urteetako jaiekin konparatuta, jende gehiago parte hartu du: kaleak jendez gainezka zeuden, auzoko lagun talde batzuk jaietarako ekintzak prestatzen lagundu dute eta Jai Batzordeak proposatutako ekintzetan parte hartze handia egon da. 


2011-10-21

"Musika Tresnen Hastapenak" liburua

Hala Dzipo Euskal Musika Tresnen Eskolako irakasleek, musikaren oinarrizko ezagutzak biltzen dituen liburu bat argitaratu dute. “Musika Tresnen Hastapenak” liburua, Lehen Hezkuntzako umeentzat dago bideratuta, batez ere 1.eta 2. zikloko ikasleak erabiltzeko dago egina, hala ere, 3. ziklokoek ere erabil dezakete.

Liburu honetan, musika lantzeko hainbat ariketa ezberdin planteatzen ditu. Liburua erostearekin batera, CD- Roma dago ariketak ordenagailuan egin ahal izateko. Kapituluetan dago banatuta, eta kapitulu bakoitzak, euskal musika tresna jakin bat lantzen du hala nola, Trikitixa, Panderoa, Alboka, Txalaparta eta abar. Kapitulu hauek, musika tresnen argazkiak dituzte, umeek ikus dezaten nolakoak diren eta uler dezaten nola jotzen diren.

Liburu honi buruz informazio gehiago lortu nahi baduzu klikatu  argazki honetan:


  

2011-10-14

Gallartako Sagardo eguna

Urtero bezala Urria heltzen denean, Gallartako herrira Sagardo eguna egoten da.
Gallarta musikaz eta giro alaiaz betetzen da. Gurasoak haien seme-alabekin, zahar, nagusi nahiz gazteen  koadrilak, musikariak, dantzariak, artisauak eta abar luze bat  Gallartan dagoen jaialdian parte hartzen dute.

Aurtengo jaialdia urriaren lehenengo larunbatean izan zen, urriaren 1ean, alegia. Eguneko egitaraua beste urteetako egitarauen antzekoa izan da:


-Goizeko 11etan kalejira erraldoi bat atera zen Gallartako herri osotik musika  tresnen notekin herri osoa alaitzeko.Kalejiran, hainbat musika talde eta fanfarrea  parte hartu zuten, haien artean Barakaldoko TRIKIZULO taldea eta Muskizeko JARRAITZEN DUGU txistu taldea.
Musikariak egoteaz gain, zanpantzarrak eta erraldoiak egon dira ere.


- Kalejira, Dolores Ibarruri institutuaren aurrean dagoen plazan amaitu zen. Plazan bertan,gaztelu puzgarriak zeuden, eta artisau azoka zegoen.Bertan, Sagardoa egiteko metodo tradizionala ikusteko aukera zegoen.





2011-09-30

Hala Dzipo Musika Eskola

Musika gustoko duzuen guztioi interesatzen zaizuen informazioa zuen esku jarriko dut:

  Barakaldon, euskal musika  tresnak jotzen ikasteko eskola dago. Eskola honetan tresna tradizionalak jotzeaz aparte (triktixa, txistu, alboka, dultzaina...) beste tresna motak jotzen ikasteko aukera duzue (kitarra, baxu elektrikoa, biolina, pianoa...). Guzti horretaz aparte, musika eta kantu klaseak, informatika musikala klaseak, euskal dantza tradizionalak ikasteko klaseak eta abar luze bat eskaitzen da ere.

 Eskola hau, 1.989. urtean sortu zen, euskal folklorea ezagutu, zabaldu, berreskuratu eta aberastu helburu zuela. Hala Dzipo eskola, musika klaseak emateaz gain, eskolak duen eginbeharreko nagusienetarikoa, musika kalera eramatea da. Horretarako, data konkretuetan (gabonak, ihauteriak...) kalejirak egiten dira; Barakaldoko eta auzoetako (San Bizente, Bagatza...) jaietan parte hartzen du; noizean behin auzotik triki poteoak edo kalejirak egiten dira...

Informazio gehiago jaso nahi baduzu eskola honen inguruan, hemen duzu eskolako web orrialdearen link-a: